2014

Azpeitiko Rallysprinta
2014/04/06 Rallyak.eus

Mattin Villares eta Andoni Blas talde nafarra, lortu zuen garaipena urez pasatako Azpeitiko Rallysprint batean. XV. Edizioa zen aurtengoa, Lagun-Artea elkartearen antolakuntzapean eta ibilbidea aurreko urteko berbera izan zen. Hau da, Azpeitiatik hasi Errezil norabidean eta Etumetara doan errepiderantz bidegurutzetik jarraituta bukatzen zelarik.

Lasterketa borrokatua eta zaila izan zen partaideentzako, euri asko egin baitzuen arratsalde osoan zehar eta ur asko zegoen pilatuta asfaltoan. 1.go erlojupekoan Joxe Labaka eta Eli Bergarak lortu zuten denbora onena, bere atzetik Mattin Villares – Andoni Blas taldea eta Aingeru Castro – Angel Castro taldea sailkatu zirelarik, 2 eta 3 segundutara hurrenez hurren.

2. enean ordea, Labakak akats bat egin ostean, sailkapenari buelta eman zion Vilarresek. Castrok ere Labakaren hutsa aprobetxatuz eta erregularra izanda, 2. posturaino igotzea lortu zuen. Eta Labaka 3. postuan geratu zen ordea.

Hirugarren eta azkeneko txanpan, nahiz eta Labakak denbora onena egin, Mattin Villaresek eta Andoni Blasek 1.go postuari eustea lortu zuten, rallysprinteko garaipena lortuz. Labakaren scracthak podiumeko 2. postura igotzeko balio izan zion eta Castro azkenik 3. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hala ere, txapelketa liderra bera izaten  jarraitzen du.

 



Opakuara Igoera
2014/04/12 Rallyak.eus

Atzo jokatu zen Opakuara VIII. Igoera Agurain Eskuderiak antolatuta. Hainbat urtetan automobilismo egutegitik kanpo egon ostean, Aguraingo eskuderiak aurten proba hau berreskuratu du eta Euskadiko igoera txapelketaren 1.go proba puntuagarria izan da. Bertako maldetan Aitor Zabaleta monoplazen artean eta Markel Cestafe kotxeen artean izan dira azkarrenak.

Monoplazen artean Aitor Zabaleta bergararrak lortu du garaipena Lola BMW barketarekin. Bere denbora onena, 1.go txanpa ofizialen markatu du eta errenta nahikoa atera dio 2. sailkatu den Arkaitz Ordokiri. Podiumeko postuetako lehian borroka gehiago izan da, 3 CM autoen artean. Azkenik esan moduan Ordoki bere Silver Car S2arekin lortu du bigarren postua eta 3. postuan Pantxo Egozkue sailkatu da Demon Car autoaz.

Beste aldetik, kotxeen arteko sailkapenean, Markel Cestafe izan da azkarrena Mitsubishi EVo VI kotxearekin. Bere denbora onena 1. erlojupeko ofizialean lortu du honek ere, 2.an matxura mekanikoa  izan baitu bere autoan eta ez du lortu goraino ailegatzea, baina nahikoa izan du denbora horrekin Aitor Ramirezi gailentzeko. Honek 1. erlojupekoan bere BMW ST autoaz zibarena egin ostean, denbora asko galdu du eta  2. txanpan irten da denbora onena lortzeko asmoz, baina ez du lortu eta 2. postuarekin konformatu behar izan da. Kotxeen arten podiuma osatuz, Iban Tarsicio sailkatu da 3. koska horretan Mitsubishi EVO IX-az.

Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren irabazleak: Formula libre kotxeen artean,10.klasean Ander Corcuera VW Golf kotxearekin, kotxe historikoetan 9.klasean alegia, Rafa Diaz Simca Rally autoaz, Aitor Zabaleta Lola BMW barketaz 8.klasean, Arkaitz Ordoki Silver Car S2-arekin 7.klasean, Aitor Ramirez BMW 320ST autoarekin 6 klasean, Markel Cestafe 5. klasean Mitsubishi EVO VI, David Pelaez 4 klasean Citroen AX 1/2 kotxeaz, Iñigo Errasti Renault Clio Sport kotxearekin 3 klasean, Aitor Frutos 2.klasean Clio Sport kotxeaz, Ruben Lopez de Guereño Citroen Saxo autoaz 1 klasean.

 


Hondarribiako Rallysprinta
2014/03/25 Rallyak.eus

Hondarribian izan zen larunbat honetan rallysprint txapelketako 2. proba. Bertan Jon Davoz eta Vicky Gorrizek osatutako taldea nagusitu zen. Giro euritsua izan zen egun guztian zehar eta ibilbideko zorua zeharo bustia eta labainkorra egon zen, pilotuen lanak nahiko zailduz. Honen adibide garbia da,  proba hasi zuten 64 taldeetatik 41ek bakarrik lortu zutela helmugara iristea.

Davoz - Gorriz taldea bere Mitsubishi EVO IX kotxeaz,  garaipena azken erlojupekoan poltsikoratu zuten. Hau hasi baino lehen,  lidergoan zirenak  Jon Zuazua - Eneko Artetxek ziren eta 9 segunduko abantaila zeukaten Davozekin alderatuta. Honek  denbora bikaina markatu zuen azken ibilbidea osatzeko eta lasterketa irabaztea lortu zuen.

Hala ere, aipatzekoa da Zuazuak egindako lasterketa, bere Citroen Saxo VTS txikiaz baliatuta, berea baino indartsuagoak diren autoak zailtasunetan jartzea lortu zuen. Lehenengo erlojupekoan, hain zuzen, berak lortu zuen denbora onena. Baina zoritxarrez, azken txanpa honetan izandako minutu bateko penalizazioak, 8. postura atzeratu zuen sailkapenean. Penalizazio hau gabe, 2. postua lortuko luke Zuazuak.

Helmugan bigarrenak izan zirenak azkenik, Zuazuari jarritako penalizazioari etekina ateraz, Castro aita semeak izan ziren bere BMW M3 autoaz. Lasterketa  erregularra burutu zuten, bere denborak hobetuz joan ziren, azkenean 2.postu honetara igotzea lortu arte.

Podiumeko azken lekua bete zutenak, Rafa Diaz eta Xabier Petralanda izan ziren. Hauek ere bere Renault Clio Williams autoaz, zorua bustita zegoela aprobetxatuz , berea baino gehiago ziren kotxeei aurre hartu zieten lasterketa bikaina osatuz.

Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren talde irabazleak: Formula libre kotxeen artean, Txus Jaio eta Jesus Urkidi  BMW 320i kotxearekin, Jon Davoz eta Vicky Gorriz Mitsubishi EVO IX autoarekin 6 klasean, Aingeru eta Angel Castro BMW M3-arekin 5 klasean, Gorka  Antxustegi eta Xabat Urresti Peugeot 205 kotxeaz 4 klasean, Rafa Diaz eta Xabier Petralanda Renault Clio Williams kotxearekin 3 klasean, Izuzkiza eta Agirre Citroen Saxo autoaz 2 klasean eta azkenik 1 klasean Unai Bengoa eta Ander Garcia Citroen Ax kotxeaz. Junior kategoria Aitor Saizar Citroen C2 kotxeaz irabazi zuen.

 



Legazpi-Gabiriako Rallysprinta
2014/03/13 Rallyak.eus

Beste urte batez rallysprint denboraldiko estreinako proba Legazpi-Gabiriako ibilbidean jokatu zen Igandean. Lasterketa ikusgarria bizi genuen bertan egon ginenok, eta Castro aita semearen garaipena ikusteko aukera izan genuen bere BMW M3 autoaz. 13.30’700 minutuko denbora behar izan zuten ibilbideko 19,95 kilometroak osatzeko.

Proba inoiz baino borrokatuagoa egon da, izan ere,  bigarren talde sailkatuarekiko diferentzia hamarren batekoa izan baitzen. Bigarren talde hau, Jon Davoz eta Vicky Gorriz bere Mitsubishi EVO IX kotxeaz osatutakoa da. Lehiakortasunaren beste adibide bat,  erlojupeko bakoitzaren amaieran lidergoan izan den taldea ezberdina izan dela esan dezakegu.

Lehenengo erlojupekoan, sorpresa eman zutenak Egoitz Mujika eta Xabi Mujika izan ziren, bere Citroen Saxo txikiaz, berea baino gehiago diren kotxeak mendean hartu baitzituzten,  denbora onena markatuz. 2.  txanpan, akats txiki baten erruz segundu preziatu batzuk galdu zituzten, baina azkenean podiumaren 3. koskara igotzea lortu zuten, aipatzekoa den emaitza lortuz.

Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren talde irabazleak: Formula libre kotxeen artean, Jokin eta Iñaki Aiertza BMW 325i kotxearekin, Jon Davoz eta Vicky Gorriz Mitsubishi EVO IX autoarekin  6 klasean, Aingeru eta Angel Castro BMW M3-arekin 5 klasean, Juan Jose Sanz eta Javier Goikoetxea Renault Clio  Sport kotxeaz  4 klasean, Joseba eta Aitor Frutos Renault Clio Sport kotxearekin 3 klasean, Egoitz eta Xabi Mujika Citroen Saxo autoaz 2 klasean eta azkenik 1 klasean  Xabier Aguirre eta Jose Antonio Gonzalez  Citroen Saxoaz. Junior kategorian Aitor Saizar  eta Oihane Uranga Citroen C2 kotxeaz gailendu ziren.

Oñatiarrei dagokionez, talde bakarra izan genuen irteera puntuan, Gorka Ibabe eta Nekane Santos osatutako  hain zuzen. Euren lehenengo rallysprinta zen eta zoritxarrez ez zuten zorte handirik izan.

2. erlojupekoan errepide irteera txiki bat eduki ostean, ibilbidera bueltatzeko saiakeran, autoaren palier bat apurtu zuten, proba bertan behera utziz.

 
©Rallyak.eus
info@rallyak.eus
Diseinua: Sergio Gil

Web gune honetan argitaratzen den informazio eta irudi guztien jabetza rallyak.eus-ena da.
Beraz beste edozein web gune edo komunikabidetan ezingo dira erabili, aldez aurre baimenik eskatu gabe.