2011

LLanesko Rallya



Alberto Heviak ondo ezagutzen duen rallyan hasieratik bukaera-arte nagusitu zen. Eguna nahiko lainotsua irten zen eta tarteka zirimiri apur bat bota zuen ibilbidean, honek nahiko lokaztuta utzi zituen tramuak eta kontuz ibiltzekoak utzi zituen. Nahiko zaila izan zen rallya gidarientzat, gehien bat erruberak aukeratzeko orduan, komentatu dugunagatik.

Esan bezala Alberto Heviak garbi irabazi zuen rallya, 8 tramotatik 6 berak irabazi zituen. Beraz aurten izan duen suerte txarrarekin bukatu eta aurtengo 1. garaipena lortu zuen Llanesen asturiarrak.  Honen ostean Miguel Fuster sailkatu zen, nahiko lan izan zituen Porsche-a errepide barrutik eramaten, baina rally oso erregular bat eginez azkenean 2. postu hau lortu zuen. Hori bai, Xavi Pons-i  sartu zioten 15 minutuko penalizazioaz aprobetxatu zen,  Pons bukatu baitzuen 2.postu horretan rallya.. Honi azkeneko egiaztapenetan, arautik kanpo zegoen piezaren bat aurkitu zioten bere Mitsubishi-an eta esan moduan 15 minutuko penalizazio ezarri zioten.  

Honetaz aprobetxatuz, Vallejok ere postu bat irabazi zuen eta azkenik, podiumeko azkeneko mailan igo zen. Hau ere nahiko lan izan zuen Porsche-arekin, eta irratian aitortu zuen moduan arratsaldean aukera askorik ez zituela ikusita, ikuskizuna ematera eta ondo pasatzera irten zen arratsaldeko tramuetan.

Gure ordezkariak ez zuten suerte askorik izan matxurekin. Xabi Lujua goizean izan zituen arazoak bere Mitsubishi-an eta behin asistentzian arazo horiek konponduta, arratsaldean behetik gora egin zuen sailkapenean postu asko irabaziz. Honela Mitsubishi kopako autoen artean azkarrena izan zen eta N multzoa ere irabazi egin zuen, beraz nahiko ondo bukatu zuen azkenean eguna.

Gorka Antxustegi ordea, egun osoan lehenengo postuetan borrokan ibili eta gero, bi tramo faltan, palierra hautsi egin zuen eta zorionez nahiz eta denbora asko galdu, rallya bukatzea lortu zuen. Hori bai sailkapenean postu batzuk galdu zituen, baina puntuak batzea lortu zuen bere taldearentzat, horretara joan baitziren rally honetara. Bere taldekidea den Joan Vinyes, aurreko trakziodunen artean garailea izan zen eta dagoeneko txapelketa ere matematikoki irabazi egin du.

Hemen 10 lehenengoen sailkapena.

1. Hevia-Iglesias Skoda Fabia S2000 1:46:36.7
2. Fuster-Aviño Porsche 911 GT3 1:47:49.1
3. Vallejo-Vallejo Porsche 911 GT3 1:48:29.6
4. Vinyes-Mercader Suzuki Swift S1600 1:51:01.5
5. Muñiz-Blanco Lotus Exige 1:51:42.5
6. Perez-Velasco Peugeot 207 S2000 1:51:51,7
7. Lujua-Estrada Mitsubishi EVO X 1:54:51,8
8. Marban-Ferrero Mitsubishi EVO X 1:58:30.4
9. Arias-Arias Renault Twingo R2 1:58:57.5
10. Antxustegi-Suarez Suzuki Swift S1600 1:59:58.2





Aramaixoko rallysprinta

Angela Vilariño eta Alazne Apalantza osatutako bikoteak, Aramaixoko Rallysprintaren 10. edizioan lortu zuten denboraldiko 4. garaipena, WRC kotxearekin jarraian lortutako 3. garaipena. Honela rallysprinten txapelketan Joxe Labakarekiko duten diferentzia, beste apur bat murriztea lortu dute. Hauxe izan zen hain justu Aramaixon bigarrena, Labaka - Otaegi taldea, buruarekin korritutako lasterketa egin zuten eta Iker Gayoso, segundo biren tarteaz soilik mendean hartzea lortu zuten. Honela Ikerrek eta Eguzkiñek podiuma osatu zuten.

Errepidea nahiko laban egon zen egun osoan zehar, eguraldia nahiko ezegonkor egon baitzen. Lasterketa hasieran zorua bustita egon baldin bazen ere, bigarren txanparako lehortuz joan zen ibilbidea eta azkenekoen berriro ere euri apur bat bota egin zuen. Egoera hau dela eta istripu batzuk bizi izan ziren, baina ez zuten atzerapen handirik sortu.

Hankook kopako kotxeen artean, lehia polita ikusi ahal izan genuen, hainbat gidari oso azkar joan baitziren arratsalde osoan zehar. Hauen arten azkarrena Xabat Arrate izan genuen Opel Corsa GSi autoaz, bigarrena Andoni Blas Peugeot 106 kotxeaz eta hirugarrena Ruben Lapuente Peugeot 206-az.

Junior mailan, Ekaitz Ugalde gailendu zitzaien Ugaitz Basaras eta Ibon Arregiri eta hainbat multzoen arten hauek izan ziren irabazleak. 1.klasean Agirre-Gonzalez , 2. Klasean Arrate-Bereziartua, 3. Klasean Oteiza-Otaegi, 4. Klasean Ateka-Zatika, 5. Klasean Labaka-Otaegi, 6.klasean Vilariño-Apalantza. Formula libre kategorian 3 lehenak hauek izan ziren, Txus Jaio, Gorka Antxustegi eta Jokin Aiertza.

Oñatiko gidarien artean, bakarra izan genuen Aramaixoko hitzorduan. Aitor Arnaiz, bere Renault 5 GT Turbo autoaz lasterketa bukatzea lortu zuen. Guztira 18:12,9 denbora behar izan zuen 3. tramuak betetzeko eta sailkapen nagusiko 27. postuan bukatu zuen. Formula libreko kotxeen artean 5. azkarrena izan zen.

Honela bada, Eibarko Rallysprintan erabakiko dira aurtengo Rallysprint txapelketako txapeldunak, azaroaren 16an.


Hona hemen lehenengo bosten sailkapena. Argazki erreportaia hemen ikusi dezakezue.

1 Angela Vilariño - Alazne Apalantza Subaru Impreza WRC 15:59,3
2 Joxe Labaka - Aitor Otaegi Mitsubishi Evo V 16:10,6
3 Iker Gayoso - Eguzkiñe Enriquez Mitsubishi Evo IX 16:12,9
4 Rafa Ateka - Igor Zatika Renault Megane Coupe 19:19,0
5 Roland Holke - Aintzane Goñi Mitsubishi Evo IX 19:20,0




San Asensioko lurgaineko rallysprinta


Alberto Alonso Autona txapelketako bigarren garaipena lortu du San Asensioko rallysprintan. Gidari askoren esanetan txapelketako ibilbide politena edo politenetariko zen hau, azkarra eta zoru onekoa. 21 taldek hasi zuten lasterketa, 18 bukatzea lortu zutelarik.

Esan bezala Alberto Alonso izan zen azkarrena Mitsubishi EVO VIII autoarekin, 3 txanpetatik bakarra irabaztea lortu zuen, baina honetan nahiko denbora tartea lortu zuen zabaltzea beste aurkariengan, eta erregularrena izanda, garaipena lortu zuen. Bere atzetik Jordi Nualart kataluniarra sailkatu zen Seat Ibiza bateaz. Honek ere azkeneko tramuan denbora onena lortu zuen meritu handiz gainera, maila handiagoko kotxeen aurka lortu baitzuen. Ohorezko postuak osatuz Marc Montaner sailkatu zen, hau ere kataluniarra, Renault Clio autoaz.

Lau gurpil trakziodunen arteko sailkapenean bigarrena Dani Estevez izan zen eta hirugarrena Ruben Garcia, biak Mitsubishi EVO IX kotxeekin. Eta bi gurpilen artekoan podiuma osatuz Oscar Saenz izan genuen Seat Ibiza 1.8T autoaz.

Oñatiarren arten Mikel Altuna izan genuen beste behin ordezkari bakarra, David Ardionsek kotxea ez baitu oraindik konponduta. Mikelek 1. txanpan denbora oso ona lortu zuen 11.postua lortuz. Bigarrenean ordea denbora  hobea egiten zihoala, tramua bukatzeko 500m eskas falta zirela, ezker kurba baten azkarregi sartu eta istripua izan zuen. Autoak hartutako kolpearen ondorioz ezin izan zuen lasterketan jarraitu.


Txapelketa honek atsedena hartuko du abuztuan eta irailean itzuliko da Autoleko Rallyarekin.

Hemen duzue lehenengo hamarren sailkapena. Proba honen argazkiak hemen ikusi ditzazkezue.

1 Alberto Alonso - Alex Segura Mitsubishi EVO VIII 21:18
2 Jordi Nualart - Franc Oliver Seat Ibiza 2.0 16v 21:26
3 Marco Montaner - Lydia Montaner Renault Clio RC 21:42
4 Oscar Saenz - Ana Lopez Seat Ibiza 1.8T 21:46
5 Jorge Del Cid - David Carrero Citroen C2 R2 21:55
6 Carlos Gil - Felipe San Juan Vw Golf Gti 16v 21:57
7 Dany Estévez – Nuria Aragón Mitsubishi Evo IX 21:58
8 Javier Blanco - Jonathan Peláez Seat Ibiza Jr. 22:32
9 Ruben Garcia - Borja Aguado Mitsubishi Evo IX 22:39
10 Patxi Cortazar - Sergio Valladares Citroen Saxo VTS 23:28



Gatzagako Igoera


Aitor Zabaleta bergararra poltsikoratu zuen beste urte batez gatzagako igoera. Eskoriatza eta Gasteiz artean dagoen Leintz - Gatzaga herriko maldetan jokatu zen proba hau. Eguraldi bikaina izan zen nagusi hasieratik bukaera arte eta giro politaz gozatu ahal izan genuen bertan izan ginenok. Zaletuen artean ere jarrera ona ikusi ahal izan genuen.

68 kotxe hartu zuten parte igoeran, 64 gidarik lasterketa amaitzea lortu zutelarik. Horietatik azkarrena Aitor Zabaleta izan genuen bere Lola BMW autoarekin. Garbi irabazi zuen Aitorrek,  12 segunduko tartearekin gailendu zitzaion Ruben Nogueiras oñatiarrari. Honela monoplazen sailkapena osatu zen, Aitor Errok ezin izan baitzuen parte hartu arazo mekanikoengatik.

Lasterketa honetan 3 igoera puntuagarri egin dira, eta horien artean bi txanda onenen denboren batuketa izan da kontutan hartu den denbora. Aurreko bien atzetik Aitor Ramirez oñatiarra sailkatu zen, 3. postua lortuz eta kotxeen arten lehenengoa izanda. Ez zuen erraza eduki, David Ardions oñatiarrarekin lehia polita izan baitzuen. Karrera bikaina egin zuen bere Mitsubishi autoarekin eta gauzak zailak jarri zizkion. Lehenengo igoeran denbora onena egin ostean, hurrengo bietan denbora okerragoa egin zuen bi akats egin baitzituen, atzeko autoblokantean arazo batzuekin ibili eta gero. Ibai Zarragak osatu zuen kotxeen arteko podiuma bere Ford Sierra beteranoarekin, hau ere lasterketa bikaina burutuz, hainbat denboraz  baztertuta ibili eta gero.  
7 oñatiarrek eman zuten izena gatzagako igoeran, baina 6 izan genituen irteera puntuan. Josu Lertxundi ezin izan zuen bertan egon arazo mekanikoengatik. Besteen artean lasterketa nahiko ona, postu bikainak lortu baitzituzten lehen aipatu dugun bezala. Alde negatiboa Asier Mugarzak jarri zuen, entrenamenduen txanpan autoari kolpe bat eman baitzion eta lasterketa bertan behera utzi behar izan baitzuen. Sailkapen nagusiko bigarren, hirugarren eta laugarren postuak Nogueiras, Ramirez eta Ardions oñatiarrek lortu zituzten, beraz emaitza ezin hobeak lortutakoak. Hirurek ere euren kategorietan irabazleak izan ziren.
Hurrengo oñatiarra Aitor Arnaiz izan zen 17. tokian eta bere kategorian 4. azkarrena izanda bere Renault 5 Gt Turboarekin. Eta azkenik Asier Samaniego 35. postuan sailkatu zen eta bere kategoriako kotxeen artean 10. azkarrena izan zen.

Hemen duzue lehenengo hamarren sailkapena. Proba honen argazkiak hemen ikusi ditzazkezue.

1 Aitor Zabaleta Lola BMW 02:38,590
2 Ruben Nogueiras Silver Car S2 02:50,335
3 Aitor Ramirez BMW 320 ST 02:58,621
4 David Ardions Mitsubishi EVO VII 03:01,078
5 Ibai Zarraga Ford Sierra Cosworth 03:02,079
6 Iñaki Alberdi BMW M3 E-30 03:03,986
7 Aitor Arakistain Seat Leon Supercopa 03:04,143
8 Joseph Duperou BMW M3 E-36 03:04,479
9 Lebeiti Renault 5 Tour de Corse 03:06,278
10 Ander Corcuera VW Golf GTI 03:06,654



Herceko Rallysprinta



Uztailaren 2an, Herceko herrian Autona txapelketako 2. proba  bizi izan genuen, Autona eskuderiak antolatuta. Herceko rallysprintaren 2. edizioa zen hau. Eguraldi bikaina eta 8km-ko tramua zuten parte hartzaileak aurretik. Aurtengo ibilbidea aurreko urtearekiko zenbait aldaketa zituen, aurreko parte batzuk, tarte berriekin konbinatuz. Tramuaren irteera puntua aldatu egin zen baita, asistentziako guneari leku apur bat kenduz eta kurba berri bat eginez herriko jendea inguratzeko eta bertan ikusteko lasterketa.

Egiaztapenetan, parte hartzaileen zerrendarekiko baja batzuk bageneuzkan. Adibidez, Serrat eta Oliver kataluniarrak ezin izan zuten bertan egon arazo familiarrengatik. Egoi Valdes ordea, bertan agertu zen bere Ford Fiesta Proto autoarekin baina lizentziarekin izan zituen arazo batzuengatik ezin izan zuen parte hartu. Beraz lasterketa irabazteko aukerak zituzten 3 pilotuk kanpoan ziren hau hasi aurretik.

Azkenean 22 pilotu ziren irteera puntuan. Lasterketa hasi eta zorte txarrarekin jarraituz, beste bi faborito nagusi 1. pasadako helmugara ailegatu baino lehen, erretiratu behar izan zuten arazo mekanikoengatik. Hauek Carlos Aldecoa eta Alberto Alonso izan ziren, biok Mitsubishi Evo VIII autoekin.

Honela bidea nahiko ondo utzi zioten Dani Estevez-eri bere Mitsubishi Evo IX-arekin. Honek ez zuen aukera pasatzen utzi eta 3 pasadetan denborarik onena egin zuen, lasterketa irabaziz. Honen atzetik lasterketa bikaina burutuz Marc Montaner kataluniarra sailkatu zen eta bere Renault Clio autoaz aurreko trakzioen artean lehena izan zen. Podiuma osatuz Javier Blanco Seat Ibiza Juniorraz, 3. postuan sailkatu zen.

Oñatiarrei dagokionez, bakarra izan dugu, Mikel Altuna. 1. tramua nahiko lasai hartu zuen azkenaldian kotxearekin izandako arazoengatik eta ondo bukatzea lortu zuen. Bigarrenean denbora hobetzen zihoala kurba baten zuhaitza baten kontra jo zuen atzeko gurpilarekin eta hau nahiko oker utzi zuen. Honela ibilbidea bukatzea lortu zuen eta asistentziaraino ailegatu ondoren erretiratu behar izan zuen.

Lasterketa hasi zuten 22 partehartzaleetatik 14 lortu zuten bukatzea. Hemen 10 lehenengoen sailkapena. Argazkiak hemen ikusi ditzazkezue. Autona txapelketaren hurrengo lasterketa, hilaren 23an San Asension.

1 Dany Estévez – Nuria Aragón Mitsubishi Evo IX 21:04,00
2 Marco Montaner - Lydia Montaner Renault Clio RC 21:25,00
3 Javier Blanco - Jonathan Peláez Seat Ibiza Jr 21:47,00
4 Ruben Garcia - Borja Aguado Mitsubishi Evo IX 21:50,00
5 Jorge Del Cid - David Carrero Citroen C2 R2 21:54,00
6 Agustin Alvaro - Jose Angel Sanz Seat Ibiza 1.8T 22:07,00
7 Jaume Colledeval - Daniel Romagas Subaru Impreza STI 22:14,00
8 Carlos Gil - Felipe San Juan Vw Golf Gti 16v 22:28,00
9 Andres Lopez - Gerardo G. Saldedo Peugeot 206 xs 22:28,00
10 Javier Arrebola - Josu Lotina Fiat Stilo Abarth 22:31,00



Urkiolara Igoera


Ekainaren 25an, Urkiolan, Durangalde Racing Elkarteak antolatuta, Euskadiko mendi igoeren txapelketako 4.probaz bizitzeko aukera izan genuen. Garai honetan normala den moduan eguraldi bikaina nabarmendu zen, agian bero gehiegi izanda une batzuetan. Izugarrizko jendetza bildu arazi zuen horrek eta  hasierako kurbak jendez gainezka aurkitzen ziren.

Hemen azalpentxo bat egin nahi dut eta komentatu jendea zegoela esaten dudanean, horrek ez nahi duela esan auto zaletuak zirenik. Hau baita azkenaldi honetan euskal automobilismoan  bizi dugun arazo handiena  eta Urkiolan arazoa areagotu egin zen. Inoiz ez nuke pentsatuko horrelakorik gerta zitekeenik auto lasterketa baten, eta hau esaten dut, hasierako kurba hauetan antolatzaile batzuek, “jende” hauen mehatxuak eta irainak izan ezik , izotz, lata eta harrien jaurtiketa bizi behar izan zituztelako.

Noraino heldu behar dugu? “Pertsona” hauek jendetza artean daudela aprobetxatuz, holako astakeriak egiten dituzte, baina gero harria bota eta eskua gordetzen dute… jarrera benetan lotsagarria, eta honela koldar hutsak direla besterik ez dute baieztatzen. Hortaz aparte aurreko egunetik ibilbidearen bazterretara mozkortzera joan eta dena zaborrez gainezka ustearekin nahikoa  ez dutenez,  lasterketako errepide horretan  euren kotxeekin ergelarena egin eta arriskuan jartzen dute bertatik kotxean pasatzen den  jendea, bizilagunak eta antolatzaileak, istripuak sortuz. Honek normala den moduan bizilagunen kexak pizten ditu eta arazo gehiago ekartzen ditu baimenak eskatzerako orduan, antolatzaileendako lana handituz.

Nahiko lana izaten da honelako proba bat aurrera ateratzen, bidean oztopo gehiago jartzeko oraindik. Ulertezina eta onartezina da proba hau aurrera ateratzen laguntzen dabilen jendearen kontra egitea, eta beren lana oztopatzea. Hori baita egiten ari direna, antolatzaile eta laguntzaileen lana oztopatu. Honela lasterketa hauek desagertzea besterik ez dute lortuko. Beraiei ez zaie asko inportatuko kirol hau ez baitzaie gustatzen, baina kirol hau benetan maite dugunok, benetan sentituko dugu kirol honen desagerpena gure lurretan.

Pentsaezina da honelako egoera baten aurkitzea, baina denon artean eta autoritateen laguntzarekin ez badugu laster ezer egiten, hau da kirol honen etorkizuna. Antolatzaileok ez baitugu horrelako probarik egiteko ilusiorik izango.

Gai honekin bukatzeko eta egoera honek zentzurik ez duela ikusteko, beste kirolekiko konparatu mometu batez. Imajinatu txirrindulari lasterketa, atletismo proba  edo triatloi baten gaudela. Baten bati bururatuko zitzaion bidegurutzetan edo zirkuituan laguntzen dauden petodunei iraintzen hastea? Edota kotxeetan doazen eta helmuga puntuan dauden kiroltasun komisarioen aurka gauzak jaurtitzea? Nire ustetan, zoritxarrez,  antolatzaile eta laguntzaileen kontra egiten den kirol bakarra gurea da…

Guzti hau alde batera utziz eta kirol arloari dagokionez, arratsalde polita bizi izan genuen. Ez zen egon arazo handirik eta igoera nahiko arin joan zen. Sergi Pañella izan zen azkarrena helmuga puntuan 1:47,689 denborarekin. Monoplazetan  bigarrena Joseba Iraola izan zen 1:57,864 eginaz eta hirugarrena 2:02,337 denboraz Xabi Quesada kataluniarra.

Kotxeen artean Aitor Ramirez oñatiarra izan zen garaile 1:56,021 denborarekin, bi kategoriak kontutan hartuta 2. postuan sailkatzea lortuta. Turismoen artean bigarrena Aitor Arakistain izan genuen 1:57,840 eginaz eta podiuma osatuz Lebeiti, etxeko lasterketan 1:58,613 denbora lortuta.

Monoplazen kategorian distantziak nahiko handiak izan baziren ere, kotxeen artean postu asko erabaki ziren dezima gutxiengatik. Honen adibide 4. postua lortzeko borroka, Ander Corcuera eta Josu Lertxundiren artekoa alegia. Anderren alde erabaki zen 0,064 aldearengatik bakarrik.

Lasterketan 3 oñatiar izan genituen guztira irteera puntuan. Aitor Ramirez eta Josu Lertxundiren postua dagoeneko komentatu dugu, baina igoeran beste oñatiar bat izan genuen, Asier Samaniego. Hau 58.postuan sailkatu zen kotxeen artean.

Urkiolako igoeraren argazki galeria hemen ikusi dezakezue.

Bukatzeko, hemendik Durangalde Racing Elkartekoei gure animo guztiak eman nahi dizkiegu, lehen aipatu dugun "jende" horrek, hurrengo urtean Urkiolako Igoerarik ez egotea lortu bait du.

Besterik gabe, mendi txapelketako hurrengo hitzordua, Gatzagako Igoera izango da uztailaren 16an.


San Prudentzio autokrossa, Mendiola

Maiatzak 14an jokatu zen San Prudentzio autokrossa, Mendiolako zirkuituan, Zuzpertu Eskuderiak antolatuta. Nahiz eta eguna nahiko lainotuta hasi, euria ez zen ageri izan egun osoan zehar eta egun aproposa egin zuen lasterketa bizitzeko. Hasieran pista nahiko umela eta lokaztua zegoen eta eguna igaro ahala lehortuz joan zen, nahiko lehorra bukatuz.

Mendiolan 42 partaide bildu ziren guztira, lau maila ezberdinetan bananduta. IIA mailan 8 pilotuk hasi zuten lasterketa. Hasieratik garbi geratu zen zein izango zen faborito nagusia, Arkaitz Urangak distantzia hartzen hasi baitzen 2. bueltaren ostean. Hasieratik bukatu arte bera izan zen nagusi, tarte handia zabalduz atzeko kotxeekiko eta helmuga puntuan bera izan zen lehen sailkatua bere Citroen Saxoarekin. Urangaren atzetik 2. postuan Iker Bengoa sailkatu zen beste Saxo batekin eta 3. Postuan Alfredo Barreiro Ford Escort autoarekin, lasterketa osoan zehar Iñigo Marinekin lehia polita bizi izan ondoren.

II mailari dagokionez, 7 pilotu izan ziren
irteera puntuan. Hemen ere hasieratik amaiera arte Ekhi Gonzalezek lider moduan eutsi eta bera izan zen garaile Peugeot 205arekin. Aipatzekoa Emilio Huertak Peugeot 306 autoarekin eginiko  irteera,  azkena irten eta lehenengo kurba pasatu ondoren 3. postuan baitzen eta buelta biren ostean 2. postua lortzera ailegatu zen Ekhi-rekin burrukan lasterketa buruarengatik. Lasterketa honela bukatu zen, baina sailkapen nagusian Emilio 4. sailkatu moduan agertzen da, ez gaude ziur baina penalizazio batekin zigortua izan zelakoan gaude. Beraz, azkenean podiuma osatuz Gorka Agirretxe Opel Kadett-arekin 2. izan genuen eta Roberto Ruiz VW Golf-arekin 3. segundo bateko diferentziarekin.

III mailan 5 kotxe bakarrik izan genituen lehian. Lehenengo bihurgunea pasatu ondoren, erabakita geratu ziren sailkapeneko hiru lehenengo postuak. Kurba hortik horrela irten eta ordena mantenduz bukatu baitzuten lasterketa. Lasterketa osoan euren arteko distantzia nahiko erosoak izan ziren eta postua galtzeko arriskurik ez zuten izan. Honela, helmugan sailkapena hurrengoa izan zen.

1. Juan Carlos Barredo - Formula JCB

2. Garikoitz Lucio - Yenbo PRV

3. Jesus Maria Llorente


Azkenik IV maila, kotxe gehien bildu zituena alegia. 22 pilotuk hartu zuten parte, horietatik 14 izan ziren finalean. Lehia politak ikusi ahal izan genituen hainbat postuetatik burrukan eta aurreratze ugari bizi izan ziren pistan. Horietatik interesgarrienetako bat Oscar Yrazuk eta Gorka Olaizolak bizitakoa, hainbat bueltatan lehenengo postuarengatik burrukan ibili baitziren. Azkenean Oscarrek mantendu zuen lidergoa eta berak bukatu zuen 1.postuan lasterketa. Gorkak aldiz, arazoren bat izan zuen azkeneko itzulietako baten eta nahiko atzeratuta gelditu zen sailkapenean.  Lasterketa hasieran Jose Luis Fernandez bigarren jartzea lortu zuen, baina Gorka berak eta David Berasainek pistan aurreratzea lortu zuten.
Gorkak izandako arazoa eta gero, postu bat irabazi eta podiumeko azkeneko koskara igotzea lortu zuen. Bere aurretik Davidek bukatu zuelarik, nahiz eta momentu batzuetan Jose Luisek nahiko lanak eman zizkion postua mantentzeko, azkenean tartetxo bat ireki zuen bien artean eta eroso bukatu zuen lasterketa bigarren postu horretan. Beraz lasterketa bukaeran podiumeko postuak hiru hauek osatu zituzten. 1. Oscar Yrazu – Tenroj, 2. David Berasain – Nitokar Evo II, 3. Jose Luis Fernandez – Silver Car

Autokross txapelketako hurrengo hitzordua Uztailak 23 izango da Virgen Blanca sariarekin. Bestalde argazki erreportai guztia ikusi nahi izanez gero, hemen sartu zaitezkete.




Ausejoko rallysprinta

Carlos Aldekoak irabazi zuen apirilak 2an Rioja Alta Racing Klubak antolatutako III. Ausejoko rallysprintan. Podiumeko postuak osatuz, Dany Estevez eta Jorge Del Cid sailkatu ziren.

Eguraldi eguzkitsua izan zen nagusi, horrek  jende ugari biltzea ekarri zuen Ausejo herri inguruan zegoen ibilbideko bihurgunetan. 11kilometro zuen tramuak eta parte hartzaileak eguerdian notak hartzeko pasada bat egin ostean, arratsaldean lasterketan 3 aldiz bete zuten ibilbidea.  

Lasterketa gogorra izan zen, lur gaineko gehienak bezala eta baja asko izan ziren. Lasterketa hasi zuten 23 gidarietatik 12k lortu zuten sailkatzea bakarrik. Geldiune luzeena lehenengo pasadan bizi izan zen, Ramon Oliver kataluniarrak bere Citroen C2 4x4 kotxearen aurreko gurpilan jotako kolpe baten ondorioz, baina gero ez zen egon beste traba garrantzitsurik lasterketa amaitu arte.

Albiste nabargarrienetako bat, Txus Jaio parte hartzaileen artean egotea izan zen. Birritan espainiako lur gaineko rallyen txapelketako txapelduna izandakoa, Citroen Ax 4x4 batekin irten zen proba honetara, lur gaineko lasterketa batera bueltatuz espainiako txapelketa utzi zuenetik.
Oñatiko pilotuen artean bestalde, Mikel Altuna eta David Ardions izan ziren irteera puntuan. Ez zuten izan zorte handiko eguna ordea. David-ek lehenengo tramuko hasierako kilometroetan apurtu zuen bertan estreinatutako Peugeot 205aren motorra eta bertan bukatutzat eman zuen bere lasterketa. Mikelek berriz, lehenengo tramua hasi baino lehen bere Opel Corsaren palierra hautsi egin zuen, baina bigarrengorako konpontzea lortu zuten. Hirugarrenean  ez zuen helmugara ailegatzea lortu, gurpil bat zulatu baitzuen.

Hemen ikusi dezakezue 10 lehenengoen sailkapena. Argazkiak hemen.

1 Carlos Aldekoa – Ainhoa Sarasua Mitsubishi Evo VIII 22:58,00
2 Dany Estévez – Nuria Aragón Mitsubishi Evo IX 23:35,00
3 Jorge Del Cid - David Carrero Citroen C2 R2 24:08,00
4 Txus Jaio - Jesús Urkidi Citroen Ax 4x4 24:52,00
5 Rubén Fernández - Aitor Flores Ford Fiesta ST 25:08,00
6 Carlos Gil - Felipe San Juan Vw Golf Gti 16v 25:09,00
7 Lluis Martí - Josep Bosch Ford Fiesta ST 25:11,00
8 Javier Blanco - Jonathan Peláez Seat Ibiza Jr. 25:55,00
9 Luis E. Vallejo - Miguel Angel Villanueva Seat Ibiza 2.0 16v 25:57,00
10 Josu Zabala - Igor Casado Opel Corsa Gsi 27:36,00


Web diseinu berria

Itsura aldaketa egiten ari gara egunotan web gunea berrituz eta eguneratuz. Baliteke egun hauetan web gunearen atal guztiak ez egotea erabilgarri edo arazoren bat edukitzea une batzuetan. Hurrengo egunetan saiatuko gara lan guztiak bukatutzat ematen, baina oraingoz euskaraz egongo da bakarrik ikusgai. Espero dugu zuen gustukoa izatea, barkatu eragozpenak.


VI. Udana-ra Igoera

Udana Oñatiko motor taldea, dagoeneko prestatzen ari da VI. Udana-ra igoera eta Apirilak 30n izango da. Lasterketaren inguruko informazio guztia bertan ikusi ahal izango duzue eta nobedade guztien berri ematen saiatuko gara. Hasteko, probaren aurrerapena prest duzue Udana Oñatiko motor taldearen atalaren barruan eta inskripzio epea dagoeneko irekita dago. Inskripzioak ailegatu ahala saiatuko gara eguneratzen behin behineko gidarien zerrenda.

Oñatiko motor trabesia


Martxoak 19-n Oñatin, bertako eta ingurukoen motor zaleen eskutik, omenaldi polita ikusi ahal izan genuen. Han bildu ziren guztiek, 2010ko abenduaren 30ean gure artetik joan zen Andoni Santos-i  omenaldi polit bat eskaini zioten, Andonik
zaletasun handia baitzuen kirol honegatik

Goizean goiz hasita, trabesia egin zuten motorrean inguruetako pistetatik,ibilbide erdian hamaiketakoa egiteko geldiunea eginez. Honen ondoren bazkari batekin amaitu zuten omenaldia. Argazkiak hemen ikusi ditzakezue.

Hondarribiko rallysprinta

Angela Vilariño gailendu zen martxoak 12n izandako V. Hondarribiko rallysprintan. Bere atzetik podiuma
osatuz Iker Gayoso eta Mattin Villares sailkatu ziren.

Euskadiko txapelketako ibilbide politenetarikoa eta era berean zailenetakoa da Hondarribikoa, eta horrek gidarien artean baja asko izatea eragin zuen. Honela irteeratik abiarazi ziren 64 taldeen artean, 45 bakarrik iritsi ziren helmugara. Baja garrantzitsuenen artean faborito nagusia, Ander Vilariño 1go tramuko azkeneko kurban zuzen joan zen eta kolpea hartu ondoren, bukatutzat eman zuen bere lasterketa.

Gorengo postuetan borroka polita ikusi ahal izan genuen, oso segundo gutxiko diferentziaz erabaki baitziren sailkapeneko postu asko, arazo mekanikako asko eta gurpil zulaketak tartean izan zirelarik.
Klase ezberdinetako irabazleak hauek izan ziren; 1 klasea Mario Perez, 2 klasea Andoni Blas, 3 klasea Urtzi Oteiza, 4 klasea Mattin Villares, 5 klasea Iker Gayoso, 6 klasea Angela Vilariño, 9 klasea David Salcines eta formula libre kopakoen artean Txus Jaio. Eta azkenik, juniorren artean Ugaitz Basaras izan zen azkarrena.

Bukatzeko hemen duzue 10 lehenengoen sailkapena.Argazkiak ikusteko hemen.

1 Angela Vilariño - Ainhoa Sarasua Subaru Impreza 00:17:02,0
2 Iker Gayoso - Diego Fernandez Mitsubishi EVO IX 00:17:16,3
3 Mattin Villares - Juan Bidegain Renault Clio Sport  00:17:19,8
4 Roland Holke - Alain Martinez Seat Leon Cupra 00:17:25,4
5 Joseba Zapirain - Estibalitz Armendariz Peugeot 206 WRC 00:17:42,7
6 Txus Jaio - Jesus Urkidi BMW 325i   00:17:47,0
7 Ramon Irigoien - Aritz Urresti BMW 325i 4   00:17:47,7
8 Joxe Labaka - Aitor Otaegi Mitsubishi EVO V 00:17:50,2
9 Urki Peñalba - Miguel Carpalsoro BMW 325i   00:18:08,9
10 Urtzi Oteiza - Gorka Otaegui Ford Escort RS2000 00:18:10,7
 
©Rallyak.eus
info@rallyak.eus
Diseinua: Sergio Gil

Web gune honetan argitaratzen den informazio eta irudi guztien jabetza rallyak.eus-ena da.
Beraz beste edozein web gune edo komunikabidetan ezingo dira erabili, aldez aurre baimenik eskatu gabe.