2016 
                       
     
	  
	  
        
          Ñañarriko Rallysprinta   
               | 
         
        
          | 2016/04/18 Rallyak.eus  | 
         
        
           | 
         
        
          
              
                 
                  Berritasun nabarmenekin etorri da aurten  Ñañarriko Rallysprinta, izan ere, ibilbide erabat berria izan du probak  honakoan. Bertan azkarrenak, Iban Tarsicio eta Iñigo Peña izan dira, Mitsubishi  EVO IX autoaz. 
                   
Nahiz eta eguna eguzkitsu hasi, lasterketa  hasi baina ordubete lehenago sekulako euri jasa bota zuen, errepidea urez  gainezka  eta nahiko labainkor utziz. Horrela  jokatu zen lehenengo erlojupekoa, baina arratsaldea aurrera egin ahala,  asfaltoa lehortuz joan zen. Hala ere, ibilbideko leku batzuetan bide bazterretatik  ateratako lokatza ere bazen bidean eta gidariak argi ibili behar izan zuten. 
 
Egoera honetan, Iban Tarsicio izan zen  probetxu handiena atera ziona bere makinari. Zoru bustian eta ibilbidearen zati  gehiena gorantza zela aprobetxatuz, bere Mitsubishi autoaren trakzioaz eta potentziaz  baliatuta,  denbora onena ezarri zuen  lehenengo erlojupekoan. 5 segunduko atzerapenarekin, Ekain Eizagaetxeberria eta  Maider Usandizagak (Mitsubishi EVO V)osatutako taldea eta Aingeru Castro eta  Alaitz Urkiola (BMW M3)bikotea kokatu ziren 2.   eta 3. postuetan. Hauen atzetik, gidari asko zeuden lehian denbora tarte  oso txikiaren barruan. 
 
Lasterketako bigarren txanpan, Tarsicio eta  Peñak bere lehen postua berretsi zuten, denbora onena lortu baitzuten oraingo  honetan ere. Barrenetxea – Onaindia (Mitsubishi EVO IX)bigarren denbora onena  lortu zuten oraingoan eta sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzea lortu zuten.  Hauen atzetik Eizagaetxeberria kokatu zen eta sailkapen orokorrean bigarrena  mantentzen zen. 
 
Azkeneko bueltan, Barrenetxea izan zen  azkarrena eta podiumeko 3. tokiraino igotzea lortuz. Tarsiciok ez zituen  arriskurik hartu azkeneko honetan, eta bere jarraitzaileekiko zuen distantzia  gordez,  garaipena berea egin zuen.  Eizagaetxeberria - Usandizagak lortu zuen bigarren postua eta Iñaki Alegria –  Luis Zabalza (Ford Escort Cosworth) hirugarrena, baina bi hauek FL kotxeak  direnez ez dira kontutan hartzen scratch sailkapenerako.  
 
Hau kontutan izanda, azken sailkapena honela  gelditu zen. Tarsicio – Peña lehenengo, Castro – Urkiola bigarren eta  Barrenetxea – Onaindia podiuma osatuz. Hauen atzetik, lasterketa bikaina burutuz  David Ardions- Iosu Agirre (Renault Clio Sport) eta Iñigo Olabegogeaskoetxea –  Iñaki Narbaiza (BMW M3) sailkatu ziren.   
                   
                  Maila ezberdinetako garaileak honako hauek  izan ziren: 
                   
1. Maila: Ruben Lopez Guereñu - Oier Larrañaga  (Citroen Saxo VTS) 
                  2. Maila: Joseba Frutos - Aitor Frutos (Renault Clio Sport) 
3. Maila: David Ardions - Iosu Agirre (Renault Clio Sport) 
4. Maila: Aitor Hoyos - Andoitz Garmendia  (BMW  325i) 
                  5. Maila: Aingeru Castro – Alaitz Urkiola (BMW  M3) 
                  6. Maila: Iban Tarsicio - Iñigo Peña (Mitsubishi Lancer EVO IX) 
                  9. Maila: Iosu Solozabal - Jose Mª Mantecon (Posche 911 SC)  
                  10. Maila (FL): Ekain Eizagaetxeberria – Maider Usandizaga (Mitsubishi Lancer EVO V) 
                    Junior Maila: Iker Arizti - Joseba Astondoa (Citroen Saxo VTS)  
                       
                      Atsedenik gabe, hurrengo hitzordua  aste honetan bertan izango da. Rallye txapelketak hasiera emango du Lea Artibaiko probarekin..  
                  Argazki galeria osoa hemen ikusgai  | 
               
            | 
         
       
	   
	   
	  
        
          Goierriko Rallysprinta   
               | 
         
        
          | 2016/03/20 Rallyak.eus  | 
         
        
           | 
         
        
          
              
                 
                  Aingeru Castro eta Alaitz Urkiolak osatutako  taldea izan zen irabazlea, atzo jokatu zen Goierriko Rallysprint .  
                   
Atzokoa, txapelketako bigarren proba  puntuagarria zen, eta eguraldi euritsu baten azpian bizi izan genuen. Proba hau,  txapelketako ibilbide luzeena eta zailenetakoa bada, botatako ur kopuruak  are gehiago zaildu zizkien lanak, parte hartu  zuten talde guztiei.  Horren adibide  garbia, izandako baja ugariak dira. Proba hasi zuten 74 taldeetatik, 21ek ezin  izan zuten helmuga puntua gurutzatu, arazo ezberdinak direla medio.  
 
Lasterketa hasieran Barrenetxea izan zen  azkarrena, beste taldeekiko tarte zabala irekiz. Bigarrenak Castro eta Urkiola  ziren, 25 segundura eta hirugarren Mattin Villares sailkatu zen 35 segundura.  Podiumeko postutako borrokan, Iban Tarsicio kokatu zen, 3 postutik segundu  bakar batera.  
 
Barrenetxeak lasterketa erabat kontrolpean  zuela ematen zuenean, bigarren erlojupekoan istripua izan zuen bere Mitsubishi  autoaz eta lasterketa eten izan behar zuten, kotxetik su gar batzuk irteten  hasi baitziren. Barrenetxea lasterketatik kanpo geratu ostean, Castrok  BMW M3 kotxeaz hartu zuen probako lidergoa, 27  segunduko abantailarekin. Bere atzetik gauzak ez ziren asko aldatu, bigarrena  Villares zen Renault Clio Maxiarekin eta segundu bakar bateko atzerapenarekin  Iban Tarsicio Mitsubishi Evo IX autoaz. 
 
Azken erlojupekoa, gauez jokatu zen, bigarren  txanpan  izandako geldialdiak eragindako atzerapenagatik.   Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez  zuen aldaketa handirik ekarri, izan ere, Aingeru Castrok ezarri zuen denbora  onena eta honekin batera, garaipena baieztatu zuen. Podiumeko postuetako  lehian, Mattin Vilares, Iban Tarsicio baina azkarragoa izan zen oraingoan eta  horrela bigarren postua lortu zuen. Podiumeko 3. tokia beraz Iban  Tarsiciorentzat izan zen. Hauen atzetik Peru Urkidi Citroen Saxoaz eta Asier  Mugarza Renault Clio Autoaz sailkatu ziren.  
                   
                  Maila ezberdinetako garaileak honako hauek  izan ziren: 
                   
                  1. Maila: Andoni Zabala - Mikel Mugika (Citroen Saxo VTS) 
                  2. Maila: Peru Urkidi -  Koldo Ugalde (Citroen Saxo VTS) 
                  3. Maila: Eneko Ausin - Borja Ausin (Peugeot 205 GTI) 
                  4. Maila: Adrian Gomez - Iker Lopez (BMW  325i) 
                  5. Maila: Aingeru Castro – Alaitz Urkiola (BMW  M3) 
                  6. Maila: Mattin Villares- Andoni Blas(Renault Clio Maxi)  
                  10. Maila (FL): Ekain Eizagaetxeberria – Maider Usandizaga (Mitsubishi Lancer EVO V) 
                  Junior Maila: Jokin Madina - Jon Galparsoro (Citroen Saxo VTS)  
                   
                  Hurrengo hitzordua, Ñañarriko Rallysprinta izango da, apirilaren 16an, aurten ibilbide berriarekin.  
                  Argazki galeria osoa hemen ikusgai  | 
               
            | 
         
       
	   
       
        
          Legazpi-Gabiria Rallysprinta   
               | 
         
        
          | 2016/03/09 Rallyak.eus  | 
         
        
           | 
         
        
          
              
                 
                  Igandean hasi zen Euskadiko automobilismo denboraldia,  Legazpia – Gabiria Rallysprintarekin. Enrique Barrenetxea – Arando eta Anartz  Onaindian osatutako taldea, Mitsubishi EVO IX autoaz baliatuz, lortu zuten  garaipena bertan. 
                   
Eguneko lehenengo orduetan,  ibilbidean elur geruza txiki bat ikusteak  kezka batzuk sortu zituen arren , egunean zehar  egindako euriak, elur hori desagerrarazi zuen  eta proba inolako arazorik gabe hasi zen. Honen  eraginez, ibilbide osoan zehar ur asko pilatu zen errepidean eta zoru oso labainkorrean  jokatu zen proba. 
 
Lehenengo erlojupekotik hartu zuen probaren  lidergoa Barrenetxeak, Roland Holkekin 3 segunduko tartea zabalduz.  Bi hauen atzetik, Iban Tarsicio kokatu zen, beraz,   4 trakziodun kotxeak zeuden sailkapeneko  podium postuetan.  Baina podiumeko 3. postuko  borrokan, lehia estuagoa zen, izan ere  segundu eta erdi baten barruan 6  talde genituen sailkatuta. Asier Mugarza, David Ardions, Txus Jaio,  Iñigo Olabeagogeaskoetxea eta Aingeru Castro. 
 
Ibilbideari emandako bigarren bueltan, Roland  Holkek lortu zuen denbora onena, baina ez zuen lortu denbora tartea asko  murriztea eta Barrenetxearengatik 3 segundura jarraitzen zuen sailkapen  orokorrean. Iban Tarsicioak ordea, atzeko postuekiko tartea handitzea lortu  zuen, eta azkeneko erlojupekoa falta zela 3 segunduko abantaila zuen Iñigo  Olabegogeakoetxearekin. 
 
Azkeneko txanpan, Barrenetxeak denbora onena  egin eta rallysprinteko garaipena lortu zuen. Holkek bigarren postuari eutsi  zion, eta aldaketa bakarra podiumeko azken postuan egon zan. Iban Tarsiciok  kotxean izandako matxura mekaniko baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuen  lasterketa eta honen ordez, Aingeru Castrok sailkapeneko 3. posturaino igotzea  lortu zuen. 
 
Maila ezberdinetako garaileak honako hauek  izan ziren: 
 
1. Maila: Ruben Lopez Guereñu - Oier Larrañaga  (Citroen Saxo VTS) 
2. Maila: Joseba Frutos - Aitor Frutos (Renault Clio Sport) 
3. Maila: David Ardions - Iosu Agirre (Renault Clio Sport) 
4. Maila: Aitor Hoyos - Andoitz Garmendia  (BMW  325i) 
5. Maila: Aingeru Castro – Alaitz Urkiola (BMW  M3) 
6. Maila: Enrique Barrenetxea Arando - Anartz Onaindia (Mitsubishi Lancer EVO IX)
 
10. Maila (FL): Txus Jaio – Jesus Urkidi  (BMW 325i) 
Junior Maila: Jokin Madina - Jon Galparsoro (Citroen Saxo VTS)  
                 
                Hurrengo hitzordua, Goierriko Rallysprinta izango da, martxoaren 19an.  
                    Argazki galeria osoa hemen ikusgai  | 
               
            | 
         
       
	   
	   
	   
	  
        
          Suediako Rallya   
               | 
         
        
          | 2016/02/12 Rallyak.eus   | 
         
        
           | 
         
        
          
              
                 
                  Munduko egungo txapelduna, bere Volkswagen  Poloaren gainean lortu du garaipena beste behin, elurra, izotza eta lokatza gainean  jokatu den rallyan, bere 2013 eta 2015 urteko garaipenei gehituz. 
                  Rally bezperako astean izandako  tenperatura altuak eta euriak, pistetan zegoen elur faltagatik,  honen ibilbidea murriztea ekarri zuen arren, asteburu  honetako azken orduko elurteak eta tenperatura baxuak, rallya elur eta izotz  gainean jokatzea bermatu du. Hala ere, azkenik Rallyaren 21erlojupetatik 13  bakarrik jokatu dira azkenean. 
                  Sebastian Ogier frantziarra hasieratik bukaera-arte  mantendu da sailkapeneko lehen postuan, baina horrek ez du esan nahi lan erraza  izan duenik Suedian. Lehenengo egunean bere taldekide den Mikelssenekin izan  zuen lehia bizia eta honek erlojupeko batean akats bat egin ostean, Hyunday  taldeko Hayden Paddon gaztea izan du aurkari moduan bigarren eta hirugarren  eguneko ibilbideetan. 
                  Diferentzia estuak izan dituzte bien  artean Rallye osoan zehar, Ogierrek ere akats txikiren bat izan zuen, baina  hala ere, podiumeko postu gorenean mantendu da rallya bukatu arte. Azkenik bien  arteko diferentzia 29,8 segundukoa izan da. Podiumeko 3. tokia Ford etxeko Mads  Ostberg gidariarentzat izan da, garailearengatik 55 segunduko atzerapenarekin. 
                  Emaitza hau eta gero, Sebastian  Ogier munduko txapelketako lehen  postuan  tinko mantentzen da, orain arte jokatu diren  bi probetan garaipena lortu eta gero. Hurrengo hitzordua Mexikoko rallyan  izango dute martxoko lehenengo asteburuan. 
                  Argazki galeria osoa hemen ikusgai 
                   
                    Suedia Rallyeko sailkapena                    
                    
                    
                      
                        | 1 | 
                        S. Ogier / J. Ingrassia (VW Polo R WRC) | 
                        1h 59m 47.4s | 
                       
                      
                        | 2 | 
                        H. Paddon / J. Kennard (Hyundai i20 WRC) | 
                        +29.8s | 
                       
                      
                        | 3 | 
                        M. Østberg / O. Fløene (Ford Fiesta RS WRC) | 
                        +55.6s | 
                       
                      
                        | 4 | 
                        A. Mikkelsen / A. Jæger (VW Polo R WRC) | 
                        +1m 10.8s | 
                       
                      
                        | 5 | 
                        O. Tänak / R. Mõlder (Ford Fiesta RS WRC) | 
                        +1m 50.7s | 
                       
                      
                        | 6 | 
                        D. Sordo / M. Martí (VW Polo R WRC) | 
                        +2m 24.0s | 
                       
                      
                        | 7 | 
                        H. Solberg / I. Minor (Ford Fiesta) | 
                        +2m 40.0s | 
                       
                      
                        | 8 | 
                        C. Breen / S. Martin (Citroën DS3 WRC) | 
                        +2m 44.6s | 
                       
                      
                        | 9 | 
                        E. Evans / C. Parry (Ford Fiesta R5) | 
                        +5m 17.0s | 
                       
                      
                        | 10 | 
                        P. Tidemand / J. Andersson (Skoda Fabia R5) | 
                        +5m 31.7s | 
                       
                    
                                        | 
               
            | 
         
       
	             | 
               
              | 
         
       
      
        
          | ©Rallyak.eus | 
          info@rallyak.eus  | 
          Diseinua: Sergio Gil   | 
         
       
	  
        
          
  | 
         
        
          
          
           
            Web gune honetan argitaratzen den informazio eta irudi guztien jabetza  rallyak.eus-ena da.  
              Beraz beste edozein web gune edo komunikabidetan ezingo dira erabili, aldez aurre baimenik eskatu gabe.  
             | 
         
       
     |